- Moriako errefuxiatu kanpamenduan bizi den krisi humanitarioaren aurrean, Amasa-Villabonako Udalak adierazpen instituzionala egitea erabaki du. Adierazpenak Udalean ordezkaritza duten alderdi guztien babesa du. Horrela, Udalak elkartasuna eta babesa azaldu die oinarrizko eskubideak ere errespetatzen ez zaizkien errefuxiatuei.

Bestalde, Amasa-Villabonako udalak 500 euroko ekarpena egingo dio Zaporeak Elkarteari. Elkarte honek sukaldaritzaren bidez, lan handia egin du Grezian dauden milaka errefuxiatuen elikadura duina ziurtatzeko.