- Oria merkatari elkarteak Festak eta dendak marrazki lehiaketa antolatu du. Hiru adin-tartek har dezakete parte: 2-4 urte, 5-8 urte eta 9-12 urte. Uztailaren 31a bitarte aurkeztu daitezke lanak. Marrazkia sare sozialetara igo daiteke #oriamarrazkilehiaketa traola erabilita edo eskuz entregatu daiteke Basajaun liburu-dendan edota Kazetarian. Adin-tarte bakoitzeko 40 euroko bi erosketa txeke banatuko dira.