- Larrialdi egoera amaituta, segurtasun neurriengatik ireki ziren organiko eta errefusaren edukiontziak berriz ere itxi egingo dira Ibarran eta txartela erabili beharko da. Tolosaldeko Mankomunitateak mantentze lanak egiteko aurreikuspenak daudenez, izan daiteke hasieratik ez ixtea edukiontzi guztiak, baina orokorrean, gaurtik aurrera ixten joango dira. Udalak eskatu die herritarrei birziklatzen jarraitzeko eta zabor poltsak edukiontzietan sartzeko.