- Bukalai dantza-taldeak irekita dauka 2020-2021 ikasturterako aurrematrikula, ekainaren 15etik 26ra bitartean. 2016 urtea baino lehen jaiotakoek (urte horretan jaiotakoek barne) eman ahal izango dute izena, udal-bulegoetan. Izena emateko garaian, 25 euroko aurrematrikula-kuota ordaindu behar da. Bukalai dan-tza-taldeak urtero ireki ohi du aurrematrikula-kanpaina aurreikuspenak egin ahal izateko, bai ordutegi, bai taldeen tamainaren aldetik.