- Uda honetarako ere gazte eta helduentzat ikastaro eskaintza erakargarria antolatzen ari da Zumardia elkartea. Udako piragua eta mendi bizikleta ikastaroetan izen-emateak zabalik daude jada eta datorren astean hainbat berrikuntza aurkeztuko dituzte; hala nola, mendi zeharkaldi sorta eta mendia eta ingelera lotuko dituen eskaintza.

"Beharrezkoak diren osasun neurriak hartuta, talde txikiagoak osatuz, egingo ditugu aurten ikastaroak, beti bezala natura, hezkuntza eta kirola uztartuz", azaldu du Ibon Artola koordinatzaileak.

Piragua eta mendi bizikleta ikastaroei dagokienez, ekainean eta uztailean egingo dira. Astebeteko ikastaro trinkoak izango dira, astelehenetik ostiralera, egunero ordu eta erdi eginez. Piraguaren kasuan, gaztetxoek 42 euro ordainduko dute (38 euro bazkideentzat) eta helduek, berriz, 45 euro (40 euro bazkideen-tzat). Piragua ikastaroen kasuan, talde bakoitzeko kopuru minimoa lau pertsonakoa izango da eta gehienez hamabi lagun. Bizikleta ikastaroetan, berriz, gutxieneko ikasle kopurua laukoa da eta gehienez, seikoa. Ordutegiak eta izen ematea: www.zumardia.eus.