- Igandean, maiatzeko lehenengo igandea izanik, Usurbilen Andatza Eguna ospatuko litzateke, azken urteetan berrindartzen ari zena. COVID-19 birusak sortutako egoera dela eta, ezinezkoa da halako ekitaldi bat antolatzea. Gauzak horrela, Andatza mendiaren inguruan iaz egindako bi lan kontsultagai jarri dituzte Udalaren webgunean.

Batetik Aranzadi zientzia elkarteak Andatza mendigunearen inguruko okupazioari buruzko azterketa eta interpretazio arkeologikoa irakur daiteke eta bestetik Usurbilgo mugarriak eta Andatzako errotarri-harrobien argazkiak ikus daitezke.