- Etxeko hizkuntza erabileraren inguruko hausnarketa zabaldu eta etxean euskararen erabilera indartzeko, Etxealditik Euskaraldira egitasmora batu da Tolosako Udala. Tolosan jasotako azken datuen arabera, etxeetan egiten den euskararen erabilera %40koa baino ez da.

2019ari dagokion errenta aitorpena egiteko kanpaina ere martxan dago, eta Tolosako Udaletik, UEMArekin elkarlanean, aitorpena euskaraz egiteko deia egiten da. Tolosan, 2017an, 2.578 errenta aitorpen aurkeztu ziren euskaraz eta 7.629, gazteleraz. 2018an, berriz, 2.742 izan ziren euskarazkoak, eta 7.580 gaztelaniaz aurkeztu zutenak.