- Anoetako Abraham Olano kiroldegiak kirola elkarrekin egiteko proposamena luzatu nahi die herritarrei.

Nerearen laguntzarekin, astean bitan izango dira saioak eta Skype bidez egin ahal izango dira. Izena eman edota informatu nahi duenak kirolaetxean@gmail.com helbidera idatzi beharko dute interesatuek. Ondoren, bertatik loturak bidaliko zaizkie saioetan parte har-tzeko. Hala ere, jakinarazi dute parte-hartzaileek ez dutela Skype eduki beharko, loturatik sartzeko aukera emango baitzaie. Anoetako Udalak herritarrak animatu ditu ariketa fisikoa elkarrekin egitera.