- Amavi Erronka ekimena jarriko du abian Udalak Aste Santuko oporretan etxeko txikiekin jolasteko. Gaurtik apirilaren 19ra egunero erronka bat luzatuko dute eta hamabi erronkak gainditzen dituzten guztiei sari eder bat bidaliko zaie etxera. Erronkak gainditutakoan ateratako argazki edo bideoak Instagram edo Facebook bidez zabaldu behar dira #12erronka traolarekin edo amavierronka@gmail.com-era bidali.