- Herrigunean egin den bezalaxe, landa eremurako ere laguntza taldea sortu nahi dute Ibarran, hain zuzen ere, ganadu zain-tzarako boluntarioak biltzeko.

Ibarrako herrigunean 40 laguneko boluntario taldea sortu da COVID-19ak sortutako larrialdi-egoeran behar gehien dutenei laguntzeko. Orain, landa eremuan ere gauza bera egiteko asmoa zabaldu nahi da, bertan sortu daitezkeen gabeziei erantzuteko. Baserritarren bat koronabirusarekin kutsatuko balitz, bere ganadua behar bezala zaindua egongo dela bermatzeko beharretik sortu da egitasmoa. Beraz, ganadua zaintzeko prestakuntza duten boluntarioak behar dituzte gaixo-tzen diren edo abereak behar bezala zaindu ezin dituztenei lagun-tzeko. Interesatuek ingurugiroa@ibarra.eus emailera idatzi dezakete edo 943 671 138 zenbakira deitu.

Modu berean, COVID-19 birusaren ondorioz berrogeialdian egon behar dutenek eta ustialekuko animaliez arduratu ezin dutenek, Udalera deitu behar dute.