- Lehiaketa antolatu du GazteZulok herriko nerabe eta gazteei itxialdia arintzeko. 1. Gaztelehiaketak bi aste iraungo ditu eta sei froga izango ditu. Behin bi aste pasatakoan, 2. Gaztelehiaketa hasiko da martxan.

Frogak Whatsapp taldeen bidez eta sare sozialetan zabalduko dira. Pertsona bakoitzak bere adin tartean hartuko du parte, talde hauek osatuaz: LH1 eta LH2, LH3 eta LH4, LH5 eta LH6, DBH1 eta DBH2, eta DBH3 eta DBH4.

Astelehen, asteazken eta ostiraletan proposatuko zaizkie frogak parte-hartzaileei, guztira sei bi astetan zehar, eta puntuaketak ere emango dira. Bi asteren amaieran, irabazleak izendatuko dira eta sariak konfinamendua pasa ondoren banatuko dira. Lehiaketaz gain, astearte eta ostegunetan denbora-pasak (eskulanak, pelikulak, errezetak...) ere gomendatuko zaizkie herriko txikienei.

Parte hartu nahi duten familia edo gaztetxoek, Whatsapp bidez eman beharko dute izena, 688 810 300 zenbakian edo gaztezulo@ibarra.eus-era idatziz.