Alex Inzari jarriko diote aurten txapela Zizurkilen

Martxoaren 14an ospatuko den Txapel Eguneko omendua izango da Egarri tabernako Alex

06.03.2020 | 01:26

Zizurkil – Martxoaren 14an ospatuko dute Zizurkilen aurtengo Txapel Eguna. Aurtengo txapelduna Alex Inza, Egarri tabernako Alex izango da eta egun osoko egitaraua prestatu du festa batzordeak.

27. edizioa duen Txapel Egunaren helburua ez da inoiz izan lorpen handiak goratzea, herri giroan garrantzia duten herritarrak aitortzea baizik. Horregatik Zizurkil goiko jaiak antolatzea helburu nagusi duen festa batzordeak herrigunetik haratago begiratu nahi izan du aurtengo txapela jartzerakoan eta zizurkildar guztiekin tratu atsegina izaten hamarkadak daramatzan Alex Inzari jarriko diote txapela.

Martxoaren 14an, besteak beste, Txapeldunen afaria egingo da Iriarte jartetxean eta tiketak salgai daude 22 euroan Iriarten eta Egarrin.