Ibarra - Emeterio Arrese kaleko hiritartze lanak direla eta ibilgailuentzako bidea moztuko da bi zentzutan.

Datozen egunotan burutuko dira lanik garrantzitsuenak eta horretarako, ibilgailu guztientzat sarrera mugatzea derrigorrezkoa izango da. Errepidea altxatzeko lanak izango dira hauek eta ondorioz, guztiz moztuko da trafikoa, gaur 8.30etik 17.00etara eta bihar eta etzi, otsailak 6 eta 7an, kalea erabat moztuko da ordutegi jarraian, asfalto lanak amaitu arte.

Era berean, Uzturre auzunean, Azkueko biribilgunean eta Idoiaga auzoan egitekoak ziren asfaltatze lanak amaitu dituzte langileek. Errepidearen zati batzuetan asfaltoa beheranzko joera eginda zegoen eta ibilgailuentzat egokitzea beharrezkoa zen. - M.S.S.