Irura - Irura Bizi elkarteak indar-tsu hasi du urte berria. Irura herri bizia izatea nahi dute eta aurten ere hainbat ekitaldi sozial eta kultural egingo dituzte urtean zehar. Lehenak gaur eta larunbatean antolatu dituzte dituzte.

Batetik, argindarra kontsumitu eta sortzeko beste modu bat badagoela azaltzeko, Goiener, Berriztagarrien Kooperatiba ezagutzeko hitzaldia izango da gaur, 19.00etan, plazako bilera gelan.

Bestalde, larunbatean Bertso-Babarrun Jana antolatu dute. Ane Labaka eta Haritz Mujika bertsolariek alaituko dute Gazte Alaiak Elkartean bazkalostea. Txartelak aurrez erosi behar dira eta bi urtetik aurrerako haurrentzat zaintza zerbitzua egongo da. - M.S.S.