Leaburu-Txarama - Bide Berriak taldeak Udalaren web gune guztia eguneratzea eskatu du, "udalbaltzen deialdiak, aktak eta urrekontu guztiak bertan zintzilikatzea, herritarrentzat informazio erabilgarria sartzea eta kasuan akatsak baleude zuzentzea". Atzo aurkeztu zuten osoko bilkuran horretarako mozioa.

Oposizioan dagoen taldeak adierazi duenez, Jose Ramon Eizagirrek alkate kargua hartu zuenean "jarrera eraikitzailea eta irekia" izango zuela eta "gardentasunez" lan egingo zuela aditzera eman zuen. Testuinguru horretan, Bide Berriakek udalaren web orrian aurreko legealdiko aurrekontuak kontsultatzerakoan "harridura handiz" konturatu ziren bertako azken aurrekontu-informazioa 2012koa zela, "nahiz eta 2016koa bezala agertu". Informazioa, Albisteak, Bandoak eta Ordenantzak ataletan gauza bera gertatzen dela salatu dute eta Aktak atala, aldiz, "hutsa" dagoela.

"Eguneratu gabe egon da webgunea, erabat hutsik eta ez du ezertarako balio. Ez gardentasunik, ez herritarren parte-hartze zuzena eta kudeaketa publiko eraginkor, garbi eta kalitatezkoa bermatzeko aukerarik", diote. - M.S.S.