Errenteriako Angel Blanco Egoskozabalen Zazpitan kartelak (irudian) irabazi du XXXVI. Madalenetako Kartel Lehiaketa eta lan honek iragarriko ditu jaiak. Epaimahaiak 143 lanen artean hautatu du. Blancok 850 euro garbi jasoko ditu. Bestalde, Izaskun Armezaga Cendoya errenteriarrak, publikoaren boto gehien jaso dituen Iritsi dira festak lanaren egileak, saria jasoko du ere.