- Donibaneko Bixi Bixi elkarteak, beste urte batez, Gora Herriak egitasmoa antolatu du eta Irlanda aukeratu du gaitzat. Egitarauaren egun handia ekainaren 18a bada ere, hilabetean zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Adibidez, bihar 20.00etan Anje Duhalde eta Conor Mac Carthyren kontzertua izango da Juanba Berasategi auditorioan (Sarrerak: 667 722 144).