- Donostian jokatuko den eskubaloiko Copa de la Reina txapelketa garrantzitsua aprobetxatuz, hainbat herritan Eskubaloi Astea antolatu da kirol hau ezagutarazteko, Lezo hauetako herri bat delarik.

Honela, gaur 10.30ean, Karlos Saldise plazan, eskubaloian jokatzera gonbidatu dituzte benjamin, alebin eta infantil mailetako mutil eta neskak. Parte-har-tzaileentzat opariak egongo dira.

Amaitzeko, apirilaren 28an, bereziki emakumezkoen eskubaloiari zuzendua dagoen Bera Berako jokalarien esperientzia ezagutu nahi? ekitaldia izango da 18.00etan Bekoerrota kiroldegian.