- Lezon kantujira hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatetan elkartzen da, baina hilabete honetan, Aste Santuko oporrak direla eta, astebetez aurreratu da zita.

Hortaz, urteko laugarren kantujira bihar izango da. 12.30ean Aiton Bordatik abiatuko da, eta Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren plazan amaiera emango zaio.

Nahi duen guztia ekintza honetan parte hartzera gonbidatuta dago. Bizitza osoan Euskal Herriko txoko guztietako abestien melodiak kantatuko dira eta asmo bakarra giro atseginean abesten gozatzea da.