- Oiartzun 2022 urtekaria osatzen hasi da Urtekari Batzordea. Horrekin batera, idazlanak jasotzeko deialdia egin die herritar eta eragileei. Maiatzaren 1a izango da lanak bidaltzeko epemuga; beranduago bidalitako lanak ez dira argitaratuko. Bidaltzen diren lanek gehienez bi orrialde eta bi argazki izango dituzte. Idazlanak kultura@oiartzun.eus posta elektronikora bidali behar dira.