Oiartzun: Azken urteetako hemeroteka liburutegian, ikusgai

03.03.2022 | 00:32

Oiartzun – Manuel Lekuona liburutegian 2017 eta 2021 artean idatzizko prentsan Oiartzuni buruz agertu ziren albiste guztiak biltzen dituen hemeroteka jarri da herritarren eskura. Bilduma liburutegiko solairuan dago, urtekariak, Mugarri liburuak edota Xabier Lete prosa eta poesia lehiaketako liburuxkak egoten diren gunean. Aurreragoko urteetako hemeroteka udal artxiboan dago.

noticias de noticiasdegipuzkoa