- Errenteriako ehun sozioekonomikoa ezagutzeko eta babesteko ekimenen esparruan, Udaleko, Oarsoaldeko garapen agentziako eta Talka Sareko ordezkariek osatutako ordezkari-tza batek Egiburuberri industrialdean dagoen Ekonek enpresa bisitatu zuen joan den astean.

Ekonek produktu likido eta ore-tsuak hauts edo granulu bihurtzen dituen lehortze enpresa bat da. Nagusiki nekazaritzako elikagaien sektorera bideratuta dago, baina, azaldu zutenez, bere teknologiak hondakin organikoak zein beste sektore batzuetatik datozen hondakinak ere hauts edo granulu bihur-tzen ditu, enpresentzako negozio aukera berriak sortuz.

Ekonek ingeniaritza integratzailea da, bere bezeroen neurrira eta teknologia propioarekin egindako soluzioak hornitzen dituena. Beren soluzioen abantaila nagusietako bat, enpresaren arduradunek adierazi zutenez, energetikoki oso eraginkorrak direla da. Enpresak 20 langile baino gehiago ditu gaur egun, eta hazten ari da.

Bertaratutakoek enpresa eta bere negozio eredua ezagutzeko aukera izan zuten Antonio Foenkinos gerentearen eta Aritz Lekuona I+G zuzendariaren eskutik.

Urtarrilean Udalak eta Oarsoaldea agentziak Urkabe eta Benetan enpresak ere bisitatu zituzten helburu berdinarekin.