- Igande honetan, Errenteriako Udal Txistulari Banda, udaletxetik 9.00etan hasita, Fanderia, Gabierrota eta Lartzabal auzoetan zehar ibiliko da. Bertako kaleak alaitu ostean, udaletxean amaituko dute beraien diana, ohitura denez. Honako zortziko hauek izango dira igande honetan joko dituztenak: Ezti gozoa (Jokin Iruretagoiena) eta Geuria (Antonio Ibarrondo Oleaga).