- Pasaiako Euskararen Plan Estrategikoa berritzeko prozesua martxan da. Iazko urte amaieran hurrengo hamar urteetan euskarak izango dituen erronkak definitu ziren herriko eragile eta herritarrekin, eta datozen asteetan bilera irekiak egingo dira erronka horiei nola aurre egin zehazteko. Beraz, zer egin eta nola egin zehaztea izango da saioen helburua.

Hauek dira saio irekietako hi-tzorduak, guztiak 18.30ean: bihar, San Pedroko alkateorde-tzan; urtarrilaren 24ean, Donibaneko kulturgunean; hilaren 26an, Antxoko kultur etxean; eta otsailaren 2an, Trintxerpeko udal euskaltegian.