- Udaldetxo Kultur Taldeak, lehendakariak jarritako dekretuaren arabera eta momentu honetan dagoen osasun egoera ikusita, datorren urtarrilaren 30an antolatuta zuten Pirritx , Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna bertan behera uztea erabaki du. Emanaldia aurrerago eskaintzeko nahia agertu dute, ahal den haur gehienek parte hartzeko.