- Indarrean sartu berri diren covid neurriek eta aforoek hala behartuta, Lezoko Udalak urtarrilaren 5eko Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia atzeratzea erabaki du, edukiera 600 pertsonera mugatu delako eta sarrera erositako guztiek ezin direlako Bekoerrotan sartu.

Koronobirusaren bilakaera baikorra bihurtzen denean eta edukierak berriro %100era jar-tzen dituztenean, emanaldia birprogramatuko da. Honenbestez, sarrerak baliagarriak izango dira data berrirako. Hala ere, sarrerak itzuli nahi duenak aukera hori izango du, bai orain eta bai data berria argitaratzen den mementoan ere.