- Lezoko ludotekan izena emateko epea ireki da. Bertan, sei eta hamar urte bitarko haurrek, jolasteko, tailerrak egiteko, txapelketetan parte hartzeko eta pelikulak ikusteko aukera izango dute.

Ikasturtea urtarrilaren 10ean hasiko da eta amaiera ekainaren 24ean izango da. Ordutegia 16.30etik 19.30era izango da.

30 haurrentzako lekua egongo da eta Lezon erroldatuak egon beharko dute.

Covid protokoloa jarraituz, izen-emateak online egitea eska-tzen da Lezoko Udalaren webgunea erabiliz. Prezioak, salbuespenak eta beherapenak ere webgunean argitaratu dira.