- Moises Gonzalez Aristizabalek Oiartzun bertan, bi orduz bueltan liburua argitaratu du, Udalaren laguntzarekin. Oiartzunen egiteko 30 ibilbide erraz proposatzen ditu, bi ordu inguruko iraupena dutenak.

Ibilbide gehienak Elizalde auzotik abiatzen dira, baina badira Iturriotz edo Karrika auzoetatik hasten direnak ere. Ibilaldi bakoitzaren argibideak emateaz gain, intereseko puntu, baserri eta etxeei buruzko informazioa ere jasotzen du.

Herria hobeto ezagutzeko liburua Urrats paper-dendan dago, hamar euroren truke.