- Errenteriako San Tomas Batzordeak larunbatean bidalitako gutun batean jakitera eman duenez, aurtengo San Tomas azoka bertan behera uztea erabaki du.

"Ondorioztatu dugu ez dagoela baldintza nahikorik San Tomas egunik ospatzeko, ez baitu osasun egoerak aukerarik ematen horretarako", adierazi dute. Erabakia "zeharo penaturik" hartu dutela esan dute. Bigarren urtez ez da ospatuko.

Aurtengoa 35. edizioa izan behar zuen eta goraipatu dutenez, azokaren antolaketa herrigintzak sostengatzen du.