Udalak hurrengo urteko egutegia sortuko du herritarren parte hartzearekin. Argazkiak ostirala arte bidali ahal izango dira eta hauek Lezoko Udaleko webgunean (udala.lezo.eus) edo Donibane kaleko Kultura sailean 8.30etik 13.30era entregatu beharko dira.

Argazkiak JPG edo PNG formatuan edo paperean aurkeztu behar dira, formatu horizontalean. Irudiak izenburua izan beharko du hura identifikatu ahal izateko eta erreferentzia bat edukitzeko.

"Herritarren argazkiekin osatuko dugu aurtengo egutegia. Horretarako, herriko toki edo momentu kuttunen irudiak aurkeztu beharko dituzte. Oso ekimen polita irudi-tzen zaigu, urtean zehar irudi hauek gure etxe edo lantokian izango ditugulako", adierazi du Jesus Mari Martiarena alkateak.

Hamabi finalista egongo dira eta bakoitzaren argazkia hilabetetako batean agertuko da. Honez gain, irabazlearen argazkia egutegiaren azalean agertuko da eta 200 euroko saria izango du erosketa bonoetan herriko komertzioetan erabiltzeko. "Era honetan, herriko komertzioari bultzada bat ematen jarraitu nahi dugu", adierazi du Martiarenak. Irabazleak, bakoitzari bere sariaren berri eman ondoren, lezo.eus web orrian, sare sozialetan eta komunikabideetan jakinaraziko dira.

Betebeharreko baldintza guztiak udala.lezo.eus webgunean argitaratu dira.