- Lezoko Udalak jarduera fisikoa eta kirola bultzatzeko, ekimen berri bat antolatu du, herriko emakumeei zuzendua. Gaurtik aurrera korrika saioak egingo dira astelehenero, 19.00etan izango dira, Koldobike Gezala frontoian (Bekoerrota kiroldegia). Parte hartu nahi dutenek astelehenetan bertaratu besterik ez dute egin behar.