- Killirikupe emakumeen taldeak hitzaldia antolatu du ostiralean Aingeru Oiartzabal psikologo oiartzuarrarekin. Beldurra askatasunaren lapur izeneko hitzaldia eskainiko du eta bi ordutan zehar hainbat kontzeptu azaldu eta beldurra gainditzeko gakoak emango ditu. Hitzaldia Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan izango da, 18.00etan hasita.