- Igandean X. Errenteria Hiria Otxote Topaketa izango da, Niessen elkarteak antolatuta. Bertan bost otxote ariko dira kantuan: Bilboko Jatorki, Donostiako Ozenki, Errenteriako Karnaba, Donostiako Easo eta Baionako Enara. Aurten emakumezkoen bi otxote etorriko dira, Jatorki eta Enara, hain zuzen.

Topaketa 12.00etan hasiko da, Maria Magdalenaren basilikan eskainiko duten kontzertuarekin. Otxote bakoitzak lau abesti eskainiko ditu. Sarrera doakoa da.

Ondoren, 13.30ean, trikitixa doinuak lagunduta tabernaz taberna ibilbidea egingo dute: Gamon 14, Maite, Leku Zaharra, Sindikato eta Lekuona Fabrikako Kantina.