- 20 emanaldi inguru programatu dira, guztira, udazken honetarako Errenterian. Udalak atzo Lekuona Fabrikak eta Niessen Kulturguneak azaro eta abenduan eskainiko duten arte eszenikoen programazio zabal eta anitza aurkeztu zuen.

Azaroko ikuskizunen sarrerak eskuragarri daude dagoeneko sarrerak.errenteria.eus webgunean eta Lekuona Fabrikan. Gainera, ikuskizunaren egun eta aretoan bertan, ordubete lehenago leihatila irekiko da sarrerak eskuratzeko, beti ere lehenago agortu ez badira. Abenduko emanaldietarako sarrerak, berriz, datozen egunotan aktibatu dituzte. Ikuskizun guztien inguruko informazioa kultura.errenteria.eus webgunean ere topa dezakete interesdunek.

Atzo egindako agerraldian, Iker Tolosak, kultura teknikariak, eta Maite Gartziak, kultura zinegotziak, publiko guztientzako egitaraua prestatu dela aditzera eman zuten.

Gainera ,udazkenean Kukai, Dan-tzaz konpainia, Belako, Kai Nakai eta Skakeitan bezalako talde ezagunak herrian izango dira.

Estreinaldiak ikusteko aukera ere egongo da, Ados Teatroaren Mi nombre es ninguno lanarekin.

Niessen kulturgunean igandean Kabia Teatroak munstro sozialaren kontzeptua oinarri duen El alimento de las moscas antzezlana aurkeztuko du.