- Gaur Lezoko konpostaje guneetara bisitak burutuko dira. Ohi bezala, 9.00etan hasiko dira eta honako hurrenkera jarraituko dute: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopene. Printzipioz, 45 minutuko iraupena izango dute. Azkeneko bisita abenduaren 14an izango da eta urtea, osasun neurrietan aldaketarik ez badago, pandemia aurretik ospatzen ohi zen azkeneko bilerarekin amaituko da.