- Andra Mari abesbatzak antolatzen eta ekoizten duen Harmonia Ederrean zikloaren baitan, bihar IGA abesbatzaren kontzertua izango da 19.30ean Errenteriako Madalena ermitan. IGAko gazteek Spiritual Jazz estiloko obra sorta eskainiko dute. Gonbidapenak doakoak dira eta iga.abesba-tza@gmail.com helbide elektronikora idatziz edo WhatsApp mezua 615 711 472 telefonora bidaliz eska daitezke.