- Bihartik aurrera, Arraskuelarre kaleko zazpi aparkaleku txandakakoak izango dira astelehenetik ostiralera, merkataritza establezimenduen ordutegian, 9.00etatik 13.30era eta 15.00etatik 19.30era. 20 minutuko aparkatze-denbora izango da ordutegi horretan.

Oiartzungo Udalak Arraskuelarren mugikortasuna hobetzeko neurri berriak hartu ditu. Honela, kaleko alde bat oinezkoentzako pasabide segurua izango da aurrerantzean, zeuden trabak kendu ondoren eta segurtasunerako altzariak jarrita.

Horretarako, zamalan eremu berri bat sortu da Belutene inguruan, Arbelaizenea etxearen parean zegoena mugituta.