Lezo: ipuin kapsulak bihar hasiko dira eta YouTuben ikus ahalko dira

05.10.2021 | 02:05

Lezo – Udazkenarekin batera, Lezoko udal liburutegiak ipuin kapsulen ekimena berreskuratu du. Datozen zortzi asteetan, asteazken eta ostiraletan, 16 ipuin saio labur antolatu dira zortzi kontalariren laguntzarekin. Aurten ere, online bidez egingo da ekimen hau eta zenbait astez liburutegiko YouTube kanalean egongo dira ikusgai ipuin kapsulak. Ipuin kontaketak bihar bertan hasiko dira.

noticias de noticiasdegipuzkoa