- Iaz bezala, Errenteriako Udalak antolatzen duen Guraso Eskolaren xede nagusia bi eta hamasei urte bitarteko haurren familiei tresnak eskaintzea da, haien seme-alaben heziketan bidelagun izan daitezen, betiere haur eta nerabeen eguneroko beharretatik abiatuta.

Zerbitzuaren aurkezpenean, Itziar Ostolaza zinegotziak azaldu zuenez, herri hezitzaile baten bidean, Udalak garrantzia eman nahi die herriko familien topaguneei, elkarrekin gurasotasunaren bidea oparoagoa izango delakoan.

Zerbitzuak hiru eskaintza izango ditu ikasturte honetan, familien behar eta nahietara ahalik eta malgutasun handienarekin iristeko: guraso taldeak, saio monografikoak eta bakarkako arreta zerbitzua. Muxar Kabinete psikologikoa arduratzen da zerbitzuaz eta aurkezpenean Sandra Muñoz egon zen enpresaren ordezkari gisa.

Guraso taldeak hilabetean behin bilduko dira eta hiru izango dira haurraren adinaren arabera: HH guraso taldea asteazkenetan bilduko da 15.00etan; LH guraso taldea, astearteetan 15.00etan; eta DBHko guraso taldea, ostegunetan 15.00etan. Talde guztiak Merkatuzarren elkartuko dira. Guraso taldeetan izena emateko 688 724 233 telefono zenbakira deitu edo gurasoeskola@errenteria.eus posta elektronikora idatzi behar dute.

Monografikoetan gai konkretu bat lantzen da saio bakoitzean. Saioak HH, LH eta DBHko gurasoentzat dira. Online edo modu presentzialean jarraitzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Monografikoetan izena emateko galdetegia bete behar da (https://forms.gle/kPYDM7MiCCz5CAEK8).

Azkenik, bakarkako arreta zerbi-tzua astearteetan goizez arituko da, 9.00etatik 12.00etara, eta ostegunetan arratsaldez, 15.00etatik 16.00etara. Izena 688 724 233 telefono zenbakian edo gurasoeskola@errenteria.eus posta elektronikora idatzita eman behar da.