- HemenGuk Oiar-tzungo ekoizleek eta Udalak gaur bertako produktuen bigarren azoka antolatu dute. Kontzejupean izango da 10.00etatik 14.00etara eta hamalau ekoizlek parte hartuko dute.

Oraingoan, azoka Oiartzungo lehenengo sektoreko ekoizleek osatuko dute eta herrian sortzen den elikagai aniztasuna ezagu-tzera emateaz gain, ekoizleen eta bezeroen arteko zuzeneko harremana eta elkar ezagutza bultza-tzea da azokaren helburua.

Beraz, herritarrak azokara hurbildu, bertako ekoizleak eta produktuak ezagutu, eta herriko elikagaiak probatzera animatu nahi dituzte HemenGuk elkarteak eta Oiartzungo Udalak.