- Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoak (Urmendi haur eskola) sukaldari lagun-tzaileen lan-poltsa osatu nahi du. Horretarako, curriculumak jasoko dituzte hilaren 24a arte.

Bete beharreko baldintzak elikadura manipulatzaile ziurtagiria edukitzea eta euskararen ezagutza ziurtatzea dira (hitzezkoa nahiz idatzizkoa). Sukaldaritzako ikastaroak, parekidetasunekoak eta lan eskarmentua ere baloratuko dira.

Curriculumak Urmendi Haur Eskolan utz daitezke (astelehenetik ostiralera, 9.30etik 15.00etara) edo urmendi@ouip.ikastola.eus helbidera bidali. Zalantzak argitzeko, 943 260 026 telefonora dei daiteke.