Udako musika proposamenak egin dituzten gazteen artean Oiartzungo Udalak bost bozgorailu zozkatu ditu. Guztira 80 lagunek parte hartu dute eta 300 abesti proposamen bildu dituzte, gehien-gehienak euskaraz. Irudian, Manex Elgeta, Dana Hua Elizetxea, Arhane Etxeberria, Ekhi Iradi eta Oihana Sein irabazleak, udal arduradunekin.