- Uztailaren 10ean Iparra galdu gabe orientazio jolasa eskainiko da Oiartzungo Arditurri parketxean. Ekintza 10.00etatik 12.00etara burutuko da eta 20 minuturo talde bat irtengo da. Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Prezioa hiru euro pertsona bakoitzeko da, baina familia ugarien kide batek doan parte har dezake. Izena emateko parketxera deitu behar da.