- Errenteriako Udalak aste honetan jakitera eman duenez, larrialdi humanitarioetarako edota krisietarako bideratua duen aurrekontutik 3.000 euro eman dizkie Acnur eta Mikelazulo elkarte bakoitzari, covid-19aren aurka egiten duten lanarengatik.

Batetik, Ekuadorreko Fundación Educacional Juan Rafael Arrobo Cevallos elkarteari herriko Mikelazulo elkartearen bidez, eta, bestetik, Acnurren bidez, mundu mailan pandemia egoera larriena bizi duten herrialdeetara bideratuta. Azkeneko honetan batez ere Afrikako herrialdeak lagunduko dira, baita Amerika eta Asiakoak ere.