- Ekainaren 23an Ombuaren itzala izenarekin bertso festa egingo da Errenteriako Niessen kulturgunean. Izan ere, izen horrekin Pedro Mari Otaño bertsolariari buruzko filme bat egin nahi da. Eta proiektu hau aurrera eramateko zenbait jarduera burutzen ari dira, horien artean kokatzen da bertso saio hau. Sarrera doan da, baina, mugatua denez, online erreserbatu behar da: https://bibe.me/ekitaldiak-ombuaren-itzala.