- Europako Ondarearen Jardunaldien baitan, aurten ere hainbat ekitaldi antolatu dira udazkenean Oiartzunen. Aurtengo ekintzen ardatza inklusibitatea da eta aukeratutako izenburua Guztion ondarea, denok parte! da.

Oiartzungo Udalak, Ondarearen Mahaiak eta eragileek osatu dute lau jardueraz osatutako egitaraua, elkarlanean.

Ekimenak larunbat honetan hasiko dira bisita gidatu batekin herriko kaskotik. Partaideak 10.00etan bilduko dira Doneztebe plazan eta izen-ematea doakoa izango da.

Irailaren 25ean bi hitzordu egongo dira. Petra Lekuona zaharren egoitzan Gogoratu dezagun elkarrekin! saioa burutuko da eta Soinuenean 11.00etan Musika jo, en-tzun... eta sentitu! tailerrean parte hartzeko aukera egongo da. Sarrerak bost euro balio du. Ekintza hau urriaren 16an errepikatuko da.

Amaitzeko, azaroaren 19tik 21era, ostiraletik igandera, Herri Musikaren 19. jardunaldiak ospatuko dira.

Antolatutako ekintzetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da turismoa@oarsoaldea.eus-era idatzita edo 943 494 521 telefonora deituta.

Bestalde, Manuel Lekuona beka emango du Udalak aurten ere, herriko historia eta ezaugarri soziokulturalei buruzko ikerketak susta-tzeko asmoz. Aurten, Ergoiengo Olaberria eta Olaunditu burdinolak aztertzeko izango da beka. Gaia Ondare Mahaiarekin batera adostu du Udalak.

Ikerketak ola hauen alderdi historikoa aztertzeaz gain, balioan jar-tzeko proposamea ere bildu beharko du. Horretarako, 6.000 euroko laguntza emango du Udalak.

Hilaren 30a arte aurkeztu daitezke proposamenak udal erregistroan. Banaka zein taldean aurkeztu ahal izango da bekara.