Errenteria | Carlos Sagastek bihar jazz kontzertua eskainiko du

11.06.2021 | 01:33

Errenteria – Bihar 18.00etan eta Andra Mari Abesbatzak antolatzen duen Harmonia ederrean kontzertu programaren baitan, Carlos Sagastek errezitaldia eskainiko du Errenteriako Maria Magdalena ermitan. Saxorako idatzitako Jazz lan sorta zaindua, pianoz eta bateriaz lagunduta, aurkeztuko du. Gonbidapenak andramari@andramariabesbatza.eus helbidera idatziz, WhatsApp mezua bidaliz edo 688 729 916 (17.30-19.30) telefonora deituz eskura daitezke doan.

noticias de noticiasdegipuzkoa