Lezo | Lezoko Iratzerri taldea aurkeztuko da larunbatean

Bere helburua trantsizio energetiko jasangarri eta ekologiko baten alde lan egitea da

19.05.2021 | 07:57

Lezo – Datorren larunbatean Iratzerri taldea, trantsizio energetiko jasangarri eta ekologiko baten aldeko lezoar taldea, ezagutzera emango da Gezala auditoriumean 11.00etatik aurrera.

Aurkezpenaren ondoren, Goiener taldearen hitzaldia egongo da. Ekainean indarrean sartuko den tarifazio berriaren nondik norakoak kontatuko dituzte. Gurutz San Miguel izango da hizlaria eta hiru denbora eremuetan banatuko diren fakturen kuantifikazioa azalduko du.

Edukierarengatik, beharrezkoa da izena ematea docs.google.com helbidean.

noticias de noticiasdegipuzkoa