- Koxtape Arraun Elkarteak gaurko eta biharko jardunaldietan antolatu duen Gipuzkoako Batel Txapelketa dela eta, Pasaiako Udaltzaingotik gogorazten da une honetan oraindik ezin dela ikuslerik izan lehiaketetan.

Gauzak horrela, antolatzaileek, Pasaiako Udaltzaingoaren eta Babes Zibilaren laguntzarekin, sarbideak kontrolatzeko hainbat puntu ezarriko dituzte, bertakoak eta dagokien justifikazioa duten pertsonak soilik sar daitezen lehiaketa eremuetara, eta dagozkien osasun irizpideei eutsi ahal izateko.

Honenbestez, araudia betetzen ez duen edonor zigortu ahal izango da.