'Oiartzuarren Baitan' egitasmorako lan poltsa osatzen ari dira

Herriko ahozko ondarea biltzeko interesa dutenek bere curriculuma maiatzaren 16ra arte bidali dezakete

06.04.2021 | 00:28
Webgunean jasotako oiartzuar baten lekukotza. Argazkia: N.G.

oiartzun Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea herriko ahozko ondarea lantzen duen Oiartzuarren Baitan egitasmoko lan poltsa osatzen ari da.

Interesa dutenen artean, honako baldintza hauek baloratuko dira: oiartzuarra izatea eta hizkera ezagutzea; Euskal filologian edo Euskal ikasketetan graduatua izatea edo, gutxienez, hizkuntzarekin lotura duen graduren bat eduki-tzea: beste filologiaren bat, hizkun-tzalaritza; EGA agiria (C1 maila) izatea; eta euskararen normalkuntzan lan egin izana (langile moduan edo militante gisa).

Interesdunek maiatzaren 16a bitarte bidali beharko dute CVa oiartzuarrenbaitan@tturttur.eus helbidera.

Edozein galdera edo zalantza izanez gero, idatzi aipatutako helbidera edo deitu 943 260 182 telefono zenbakira.

Oiartzuarren Baitan proiektuaren sortzailea eta egilea Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea da eta Oiartzungo Udalak hasieratik eta %100ean babestu eta finantzatu du.

Gainera, oiartzuarrenbaitan.eus ataria sortu dute eta bertan Oiar-tzungo hizkeraren eta historiaren zati garrantzitsua ezagutzeko aukera dago. Izan ere, 65 oiartzuar baino gehiagoren lekukotza jaso dute. Elkarrizketez eta hiztegiaz gain, toponimia mapa, argazki zaharrak eta oiartzueraz kontatutako ipuinak aurki daitezke gunean.